XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Une batean ezin eutsi izan genion uhin baten erasoari, eta ubidean sartu ginen arrokak ikutuz, apar lainotan nahasirik eta apurtuak izateko zorian.

Inguruan, gugandik hurbil, itsaso guzia zuri zegoen; urrutira, berriz kontrastez nonbait, zeharo beltza zirudien.

Olatuek harkaitzetan berebiziko indarrez jotzen zuten, eta aparra, elur isurkia líquido bezala, maluta zuritan isurtzean, arropa blai eginda jartzen zigun.

Ubidean barrena aurreratu ala, itsasoa bareagotzen ari zen; ur berdeska eta ia geldia, zilar irudizko bihurgunez Meandro betetzen zen.

Geronen buruak seguru ikusi genituenean, poztasunez begiratu genion elkarri.

Zelaieta brankan jarri zen kako-makilarekin Aztamako (=bichero), eta Errekalde ta biok, batzutan arraunean eta bestetan harkaitzen kontra bultzaka, astiro aurreratzen ginen.

Bat-batean, Zelaieta-k garrasi egin zuen, aztamakoaz baliatzen zelarik.

- Geldi, mutilak!

- Zer da?

- Gelditu beharra zegok.

Ez diagu hondorik aski.

Botea haitz-ikututa zihoan.

Gelditu ginen.

Barkutik hogei urratseko tartea genuen.

Beronen txopatik zintzilik braza bat luzeko soka ikusi nuen.

Haitzez-haitz saltoka joan nintzen eta Stella Maris-en gainera igotzeari ekin nion pultsoz.